XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere anaia Tomek Unibertsitatean ezagutu zuen Clem.

Clem ez zen harekin beste ikasleak bezala portatzen.

Ez zuen trabarik harekin mintzatzeko, elkarrekin edaten zuten, Clemen Caddyan elkarrekin paseiatzen ziren.

Tom Clemi esker soportatzen zuten besteek.

Aitaren ordez fabrikaren zuzendaritzara joan behar izan zuenean, Tomek ere alde egitea erabaki zuen.

Gurekin itzuli zen.

Ederki eskolatua zen eta ez zuen arazorik izan eskola berriko maisu izendatua izateko.

Eta gero, mutikoaren historiak hori dena erraustu zuen.

Nik banuen behar adina maltzurkeria deus ez errateko, baina mutikoak ez.

Hala jokatuz ez zuen gaiztakeriarik ikusten.

Neskaren aita eta anaiak beste bazterrera igorri zuten.

Horregatik, bada, bidali zion nere anaiak Clemi eskutitza.

Ezin nintzen eskualde hartan denbora gehiagoz gelditu eta zerbait ere bilatzea eskatzen nion Clemi.

Ez sobera urruti, noizean behin elkar ikusi ahal izateko, baina bai inork ere ezagutu ez gintzan bezain urrun.

Nere itxura eta izaerarekin arriskurik ez zegoela uste zuen.

Apika arrazoia izan zezakeen, baina, hala ere, ni mutikoaz oroitzen nintzen.

Bucktoneko liburudenda baten arduraduna, horra hor nere lanbide berria.